Argitalpenak

PRENTSA

ALDIZKARIAK

KRONIKA

Urumea bailarako goiko herrietako egunkaria; Hernani, Astigarraga, EreƱotzu, Arano eta Goizuetakoa, hain justu. Helburu du, gertuko informazioa ahalik eta azkarren eta zabalen ematea bailarako herritarrei, euskeraz. Horretarako, papereko edizioa eta web orrian argitaratzen dugu egunero.

TTIPI-TTAPA

Nafarroako mendialdeko aldizkaria da. Herritarren parte hartzeak berebiziko garrantzia du: ateak zabaltzen dizkie gazte eta jubilatuen taldeei, kultura eta kirol elkarteei, hezkuntza komunitateari, Udal eta mankomunitateei, gizabanakoei...

MIAXIRIA

Aranoko aldizkaria. Herritar talde batek eta Arano, Leitza, Goizueta, eta Aresoko Udaletako Euskara Zerbitzuak egiten dute, eta euskara, kultura, Arano eta Aranoko herrigintza lantzen ditu. 32 orrialdeko euskara hutsezko aldizkaria da, eta bi urtean behin argitaratzen da.