Elkarteak

San Roke Elkartea

San Roke Elkartea 1974an sortutako elkartea da. Bere garaian eskola izandako udal eraikinean kokatzea. 

Harremanetarako: ignacioegurza@gmail.com

Helbidea:
San Roke Elkartea, Goiko herria 32, Arano

Bazkide kopurua:
65 bazkide ditu

Jarduera:
· Herriko festetako egoitza nagusietako bat izan ohi da, bertan ospatzen dira karnabaletako bazkari eta afariak, fiestetako mus txapelketa eta San Martinetako talo jateak besteak beste.

Ehiztarien Elkartea

Aranoko Ehiztarien Elkartea 2006ean jaio zen. Goizueta eta Aranoko ehiza barrutia bera bada ere, herri bakoitzekoa, bertako elkarteak kudeatzen du.

Harremanetarako: 671 337 136

Helbidea:
San Roke Elkartea, Goiko herria 32, Arano

Bazkide kopurua:
55 bazkide inguru ditu

Jarduera:
· Ehiza baimen txartelen kudeaketa.
· Postuen antolaketa.

Muxarra Elkartea

Muxarra Ereñotzuko ehiztari koadrilaren elkartea da. Ehiza eta arrantza elkartea da.  Gipuzkoako barrutian aritzen badira ere egoitza Aranoko Benta Berri auzoan dute.

Harremanetarako: 671 088 120

Helbidea:
Benta berri,  Arano

Bazkide kopurua:
40 bazkide inguru ditu

Jarduera:
· Ehiza baimen txartelen kudeaketa.
· Postuen antolaketa.

Jalki Kultur Elkartea

Jalki 2018an jaiotako kultur elkartea da.
Elkartearen oinarri nagusiak kultur arloko ekintzak bultzatzea, auzo-lana sustatu eta herriak dituen beharrak identifikatu eta asetzen saiatzea dira.

Harremanetarako: 609 266 983

Helbidea:
Maisuenea, Goiko herria 28, Arano

Bazkide kopurua:
Jalki elkarteak zuzendaritzako nahitaezko batzordeaz gain ez ditu bazkideak Aranoar guztientzako elkartea delarik.

Jarduera:
· Jai Batzordeko deialdiak
· GUIFInet internet sare herritarraren kudeaketa.