Enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuak
ALKATEAREN EBAZPENA
Alkatearen 2022ko maiatzaren 10eko Ebazpenaren bidez onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzen dituena, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Aipatu ebazpena 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 26koan, argitaratu zen.
Osoko bilkuraren 2022ko azaroaren 24ko Erabakiaren bidez, toki erakunde hau partzialki atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari, foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.
Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdia eta haren oinarriak onestea I. eranskinean zehazten diren lanpostu hutsetarako, aipatu eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera.
2. Deialdi hau eta bere oinarri eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aranon, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.
Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.
247. ALDIZKARIA – 2022ko abenduaren 12a – BEREZIA
Alkatearen ebazpena 2022ko azaroaren 28koa, zeinaren bidez onesten baita lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera
Deialdiaren ezaugarri espezifikoen taula
Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua.
Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketako merezimenduen autobaloraziorako agiria.