Ganbara
Lanerako espazio partekatua
Herrian lan egiten duten pertsonentzako espazio partekatua da Ganbara. Esparru ezberdinetan jarduten diren profesionalek, beraien jarduna espazio amankomun batean burutzeko prestatua. Hauen artean sinergiak sortu eta herriari begira dauden proiektuak sortzea sustatzeko nahiarekin. Eremu ruraleko bizimodua aldatu egin da eta udal zerbitzu honek garai berrietara egokitzea bilatzen du.
Ganbaran lan mahai bat izango da pertsona bakoitzeko, intenet konexioa, argindarra eta kalefakzioa eta komuna eskainiko dira prezio itxi baten barnean. Espazio hau edonorentzako irekia izango da eta parte hartzeko Aranoko udalarekin jarri beharko da harremanetan.
Erabilera baldintzak
Erabilera baldintzak:
Ganbara Arano herrian lan egin nahi duten pertsonei zuzendutako espazioa da.
Erabili ahal izateko baldintzak:
- Udalean eskaria egin eta beraz azalduko dizkizute zehaztapenak.