Bere izenak adierazten duen moduan, Maisuenea, garai bateko eskolara kanpotik etorritako maisu-maistrentzat egokitutako etxea zen. Horretaz gain, herria eskolarik gabe gelditu zenez geroztik, hainbat herritar eta familiari teilatupeko babesa emateko funtzioa ere bete izan zuen.
Urte batzuk hutsik eta egoera txarrean egon ondotik, Udalak PDR dirulaguntza baliatuz berritu ahal izan zuen 2018.urtean. Eta bere izaerari eutsiz, Maisueneak, gaur egun ere, herritarren babes eta jakintza nahiz zerbitzu elkar trukerako topagune izaten jarraitzen du.
Bertan ikastaroak, kultur ekintzak, liburutegi zerbitzua, jubiloteka… eskaintzen dira dagoeneko eta herritarrek beren proposamenak egiteko erabat irekia dagoen aretoa da.